Kalakan-en doinuak, Itziarren

Kalakan musika taldeak kontzertua emango du gaur Itziarko frontoian, Deban, 23:00etan, Kopraixa jaietan

Ezkerretik eskuinera, Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Thierry Bizkarri Kalakan-eko musikariak. GAIZKA IROZ.
Erredakzioa
2013ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Itziartarrek horrenbeste maite dituzten Kopraixa festetan murgilduko dira gaurtik irailaren 7ra bitartean. Festen harira, Kalakan musika taldeak kontzertua emango du gaur Itziarko frontoian, Deban (Gipuzkoa), 23:00etan.

Thierry Bizkarri, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau musikariek osatzen dute taldea. 2009an Bizkarrik eta Paxkal Indok sortu zuten musika banda Nafarroa Beherean. Taldea sortu eta gutxira, Frederic Chambon perkusio jotzaileari taldeko kide egiteko proposamena egin zioten, eta hirukotea osatu zuten. Handik gutxira, Indok eta Chambonek taldea utzi zuten, eta Jamixel Bereau eta Errotabehere batu ziren. Bereau perkusionista da. Errotabeherek perkusioa eta haize tresnak jotzen ditu. Hiru taldekideek abesten dute.

2010. urtean kaleratu zutenKalakan izeneko lehen diskoa. 2011n diskoaren lehen kontzertuak eman zituzten, eta Musicalesjaialdiko kantu txapelketa irabazi zuten; Euskal Herrian eta Europan ospe handia lortu zuten. 2012an Madonna abeslaria ezagutu, eta harekin MDNA Tour biran jo zuten. Europan eta Ekialde Hurbilean ibili ziren, besteak beste. Orain bi urte, taldeak Baionatik Bilbora izeneko bigarren bilduma kaleratu zuen.

KALAKAN

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Itziarko frontoian, Deban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.