Oztopoz beteriko ibilbidea

2013ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
1999ko irailak 18. Bilboko Euskalduna jauregian Udalbiltza sortu zuten Euskal Herri osoko talde abertzale guztietako 1.778 udal hautetsik.

2001ko otsailak 24. Donostiako Kursaalean egin zuen lehen bilera ezker abertzaleko hautetsiek kudeatutako Udalbiltzak. Lizarra-Garaiko Akordioren haustura dela-eta, Udalbiltza banatuta zegoen. EAJko eta EAkoak batean, eta ezker abertzalekoak bestean.

2003ko apirilak 29. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz, Udalbiltzako zortzi kide atxilotu zituzten. Ekainean Garzonek bi urtez eten zituen Udalbiltza Elkartea, Partzuergoa, eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa. Gerora, 2008ra arte luzatu zuen jardueren etetea.

2011ko urtarrilak 20. Auzitegi Nazionalak errugabetzat jo zituen Udalbiltza eta 22 auzipetuak. ETAren eta Udalbiltzaren arteko loturarik ez zela frogatu argudiatu zuen epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.