Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Ana Sancho. Filosofoa

«Industrializazioan, hiriak guztiena izateari utzi zion, eta gizonena bihurtu zen»

Sanchok hiri barneratzaileak sortzeko gomendioak bildu ditu bere tesian. Hainbat hiritako hirigintza planak aztertu ditu, eta gabeziak aurkitu ditu; halere, aldaketa handiko garai bat hasi dela dio.
Ana Sancho filosofoa.
Ana Sancho filosofoa. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2018ko martxoak 7 - Iruñea

Ana Sancho (Bilbo, 1965) filosofian lizentziaduna da, eta Metropoli-30 Bilbo Metropolitarra Birbizteko Elkartean lan egiten du. Ciudades conciliadoras. Urbanismo y genero doktoretza tesia aurkeztu du NUPen, eta kalifikaziorik altuena lortu du. Emakumeentzako eta gizonentzako hiri inklusiboak diseinatzeko proposamenak egin ditu.

Hirien eboluzioa ikertu duzu. Zer aldaketa eragin zituen industrializazioak hirietan?

Industria Iraultzan, industriaurreko hiri artisauak hiri industrial bilakatu ziren, eta zenbait aldaketa izan zituzten. Esanguratsuenak giza jardueraren zatiketa, sakabanatzea eta segregazioa izan ziren; hau da, ordura arte lan produktiboa eta etxeko lana eremu berean egiten ziren, etxean, eta ordutik aurrera banatu ziren. Horrekin batera, mugikortasuna ugaritu zuen, bilbearen planifikazioa egin zen —zabalguneak, periferiaren hazkundea...—, eta populazioa landaguneetatik hirietara lekualdatu zen. Esan genezake garai horretan hiriak biztanle guztiena izateari utzi ziola, eta gizonena bihurtu zela soilik.

Hainbat hiritako hirigintza planek nazioarteko erakundeen aholkuak betetzen dituzten aztertu duzu. Zer ikusi duzu?

NBEren eta Europako Batzordearen gomendioen artean daude emakumeen parte hartzea bultzatzea, etxebizitza sarbidean berdintasuna bermatzea, mugikortasun eta segurtasun baldintzak aintzat hartzea, garraio publikoak hobetzea eta inplikatutako eragileei berdintasunaren inguruko formakuntza ematea. Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kasuak aztertu ditut, eta ondorioztatu dut, orokorrean, ez dituztela gomendio horiek betetzen. Halere, Donostiakoa da inklusiboena, subjektu gisa hiritarrak jartzen dituelako, eta emakumeen parte hartzea bultzatzen duelako.

Emakumeek eta gizonek espazioa eta denbora ezberdin darabiltzatela diozu. Zergatik?

Espainiako Estatuan, emakumeek merkatuko ekoizpenaren %39 baino ez dute egiten, baina ordaindu gabeko produkzioaren %67 egiten dute. Bestalde, gizonezkoak garraio pribatuan mugitzen dira gehiagotan, eta modu linealean —etxetik lanera—; emakumeak, berriz, publikoan, eta modu zirkularrean.

Uste duzu hirigintzak azken urteetako gizarte aldaketetara egokitu behar duela?

Bai, guztiz. Emakumeak arlo publikora jauzi egin du, rol banaketa gertatu da, kontziliazioa... Eta urbanismoak bizitzeko egokiak diren hiriak egin behar ditu, espazioa eta denbora pertsonei begira antolatuz. Horretarako, hiri trinkoak eta mistoak sortu behar ditugu; hots, lana eta zaintza zerikusirik ez duten jardueratzat ez dituena, eta ez duena eremu publikoa erabileren arabera bereizten.

Garrantzitsua da emakumeek hirigintzan parte hartzea?

Emakumeen ekarpenak oso baliotsuak dira historikoki izan duten zaintzaile lana aintzat hartzeko. Hortaz, garrantzitsua da emakumeek lurralde plangintzaren inguruko heziketa jasotzea, eta prozesu guztietan haien parte hartzea sustatzea.

Azkenaldian, pausoak eman dira hirigintza inklusiborantz. Aldaketa garaian gaude?

Nire iritziz, jadanik aldaketa handiak gertatzen ari dira hirigintzan: hiri debekatuen mapak egin dituzte, mendekotasuna duten pertsonen zaintza lehenesten da, hirien diagnostikoetan genero ikuspegia txertatzen hasi dira... Gainera, instituzioak aldaketa horietaz jabetzen ari dira, eta, besteak beste, aurrekontuen bitartez babesten dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.
Jainkosaz aldatzeko prest al gaude?
Indarkeria matxistaren kontrako protesta bat Gasteizen, artxiboko irudi batean. ©Jaizki Fontaneda, FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...