Urkullu hilaren 28rako deitu dute, eta Rajoy, hilaren 26rako

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako lider independentisten kontrako auzian deklaratu behar duten lehenego lekukoen hitzorduak argitaratu zituen atzo. Horien artean daude IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta Mariano Rajoy Espainiako presidente ohia, gobernuaren buruzagitzan zegoenean 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren aurkako ekinaldia zuzendu zuena. Urkullu datorren hilaren 28rako deitu du auzitegiak, eta Rajoy, berriz, hilaren 26rako.

Rajoyren egun berean deklaratzekoak dira Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea, Artur Mas Generalitateko presidente ohia, eta Joan Tarda ERCren Kongresuko diputatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.