SOSLAIA. Lucia Lakarra

Sorburura itzuli da bide berri bat abiatzeko

Asier Arrate Iruskieta.
Bilbo
2018ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa 1975) Madrilgo (Espainia) Victor Ullate ballet konpainiaren zuzendari artistikoa izango da datorren irailetik aurrera. Nazioartera jauzia egin aurretik, konpainia horretan egin zituen lehen urratsak.

Marseillako, San Frantziskoko eta Municheko balletetako dantzari nagusia izan da, eta hainbat sari jaso ditu. Besteak beste, munduko dantzari onenaren Nijinsky Saria, 2002an, eta Benois Saria, 2003an. «Etxe honetan hazi eta hezi nintzen; ohorea da zuzendaritzaren lekukoa hartzea», esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.