Elkarrizketa eskatu diote Madrili ERCk eta PDeCATek

2019ko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Esquerra Republicanak (ERC) eta Alderdi Demokrata Europar Katalanak (PDeCAT) negoziazioetara itzultzeko eskatu zioten atzo Espainiako Gobernuari. Espainiako aurrekontu proiektuaren eztabaidan, Kongresuan, ERCren diputatu Joan Tardak mahai gainean autodeterminazioa jartzeko beharraz ohartarazi zion Pedro Sanchez Espainiako presidenteari; PDeCATeko Ferran Belek gauza bera gogorarazi zion, oraindik «denbora» dagoelako osoko zuzenketak kentzeko. Gaur jarraituko du eztabaidak, eta hori amaitzean bozkatuko dute aurrekontuez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.