Forcadelli buruz hitz egin dute Komunen Ganberan

2019ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Hywel Williams Galesko Plaid Cymru alderdi nazionalistako diputatuak Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia ekarri zuen gogora atzo Erresuma Batuko Komunen Ganberan. John Bercow ganberako presidenteari galdetu zion ea hark Galesko independentziari buruzko eztabaida bat baimenduko lukeen Forcadellek Kataluniari buruzkoa baimendu zuen bezala. Baietz erantzun zion Bercowk. «Oroitzen naiz ongietorria egin niola Carme Forcadelli [Komunen Ganberara] etorri zenean, eta pribilegio bat izan zen hori egitea», gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.