Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Iritzia Ikara sortzailea

Publizitatea

Iritzia

HIZPIDEAK

Ikara sortzailea

 
Argazkia: VILLAR LËPEZ / EFE

2017-07-15 / Martxelo Otamendi

Atzo, aurretik duda handirik ez zegoen arren, garbi geratu zen zein den Altsasuko auzian herritar askok daukaten iritzia. Iruñeko Gazteluko plazan bildutako milaka pertsonak argi adierazi zuten Altsasuko gazteak bidegabekeria ari direla pairatzen, eta inolako justifikaziorik ez daukaten akusazio ikaragarrien gatibu direla.

Baina akusazioak ez dira berez sortzen, bakarren batzuek bulego politiko batean —ez togen bulegoan— erabaki eta idatzi dituzte akusazio horiek. ┬źBultzada politikoko auziak┬╗ terminologia erabili izan dugu azken bi hamarkadotan helburu politiko batekin eraiki ziren akusazioei deitzeko: 18/98, Egunkaria, Udalbiltza, Mahai Nazionala...

Estrategia politiko horri janzkera juridikoa jarri zion Garzon epaile ohiak berak ere gehiegizko iritzi die zigor eskaerei. ┬źDena ETA da┬╗ sententzia gogor haren asmatzaileak adierazi berri du, termino gogorrak erabiliz, ┬źterrorismo┬╗ deliturik ez dagoela Altsasuko auzian.

Ikaragarria dela esan dugu arestian, eta hori da, hain zuzen, helburua, ikaragarri hitzaren adiera etimologikoan: besteengan ikara barreiatzeko baliatu nahi ditu estatuak eskariok. Abisua emanda dago: Espainiako indar armatuek Euskal Herritik irten behar dutela eskatzen duen kanpaina batean parte hartzen duen oro kriminaliza dezakete, horretarako aukerarik txikiena, taberna bateko istilu bat, ematen badu.

Juridikoki auzia ezin da Iruñera itzuli, eta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte gazteok, baina mahaia osatzen duten hiru epaileek badute aukera sententzian erabakitzeko gertatutakoa ez zela ┬źterrorismoa┬╗ izan. Hori lortzera zuzendu behar dira lanak fase honetan.

Bitartean, bizitza hondatu diete gazte altsasuarrei eta ingurukoei.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak