Espainolek ez dakiten hizkuntzan

2022ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Sabino Arana

Errores catalanistas,
1896
Politika katalanaren oinarri da gainerako espainolak eurenganatzea; bizkaitarrarena da, ostera, espainolak bere horretan arbuiatzea, atzerritarrak direnez gero (…) Hemen min handia egiten digu euskarazko bertso batzuen oinean Perez baten sinadura ikusteak, Errioxako gurdi-gidari bat, hargin pasiego bat edo ijito bat gure hizkuntzan berbetan entzuteak (…) Katalanek nahiko lukete, eurek ez ezik gainerako espainolek ere katalanez berba egitea; guk hondamenditzat genuke gure eskualdean bizi diren maketoek euskaraz berba egitea. Aukeran emango baligute euskaraz baino berba egingo ez luketen maketoz betetako Bizkaiaren eta gaztelaniaz baino berba egingo ez luketen bizkaitarrez betetako Bizkaiaren artean, bigarrena aukeratuko genuke duda barik, hobe delako bizkaitar mamia, istripu exotikoak baditu ere —baina haiek ezabatu litezke, edo berezkoez ordezkatu—, eta ez mami exotiko bat bizkaitar ezaugarriak dituena, hauek inoiz ezingo bailukete aldatu mami hura. Gure inbasoreek euskaraz ikasiko balute, gure hizkuntzaren gramatika eta hiztegia kontu handiz artxibatu, eta abandonatu egin beharko genuke euskara, eta errusieraz, norvegieraz edo espainolek ez dakiten bestelako hizkuntzaren batean berbetan hasi».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.