1657

Aurrezkiak salbu?

2014ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Banku baten bezero guztiek euren sosak aldi berean itzultzea eskatzen badute, porrot egingo du». Hamaika aldiz entzundako esaldia, eta, gainera, egia biribila dena. Ez da beti horrela izan. Mailegu emaileak antzinatik egon dira, baina banku modernoen sorrera 1609. urtean kokatu ohi da, Amsterdamsche Wisselbank holandarraren sorrerarekin. Sekulako aurrerapena izan zen, kontuak dibisa estandar batean egiten zituelako. Horriesker, txekeak, transferentziak edo helbideratzeak asmatu zituen. Haatik, kreditu urria eskaintzen zuen, bere diru erreserbekin gordailuen kopuru osoa estaltzen zuelako. Aldaketa gaur egun zuhurtziarekin parekatzen dugun herrialde batean gertatu zen: Suedia. Mende erdi bat geroago sortuta, 1657an, banku erreserba partzialen asmatzailea da Stockholms Banco. Bezero guztiek aldi berean dirua exijitzea nekez gertatuko zela iritzita, soilik gordailuen parte bati eustea erabaki zuten, gainerakoa maileguan utzita. Maileguak emateko lehen billeteak — garaian, kreditu kartak — jaulki zituen, gainera. Zoritxarrez, beldurrak ez dio probabilitateari erreparatzen, eta, Stockholms Bancoko kudeatzaileek uste zutenaren aurka, finantza arazoak sortzen direnean bezeroen masa handi bat bulegoetara diru eske jotzea behin eta berriro errepikatu den eszena izan da 350 urte hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.