Berriz irabazi nahi dute Eibarrek eta Alavesek

2022ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Lehenengo jardunaldian hiru puntuak eskuratu eta gero, elkarren segidako bigarren garaipena lortu nahi dute Eibarrek eta Alavesek gaur. Gaizka Garitanoren taldeak Vila-realen bigarren taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, etxetik kanpo (20:00). Gustavo Blanco Leschuk azken fitxatua deialdian sartu du eibartarren entrenatzaileak.Alvaro Vadillo, berriz, oraindik ez da osatu. Zelai erdian fitxaketa gehiago eskatu ditu asteon Garitanok.

Alavesek Mendizorrotzako denboraldiko lehen partida jokatuko du, Joseba Etxeberriaren Mirandesen aurka (22:00). Luis Garcia Plazaren taldean, Almeriatik iritsitako Nikola Maras erdiko atzelari fitxatu berria izan daiteke aldaketa nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.