Jardunaldiko azken partida gaur Eibarren

2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Altuna III.a-Martijak eta Ezkurdia-Tolosak Binakako Txapelketako bigarren jardunaldiko azken partida jokatuko dute gaur Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan (17:00). Bi bikoteek lehen partida irabazi nahi dute. Horrez gain, Leire Etxaniz eta Ania Oronoz ariko dira Emakume Master Cupeko Lau eta Erdikoaren pilota goxoko finalean, larunbatean, Abadiñon (Bizkaia). Mistoan, berriz, finalerdiak jokatuko dituzte igandean, Muskizen (Bizkaia): Amaia Aldai Olatz Arrizabalagaren aurka, eta Enara Gaminde Miriam Arrillagaren kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.