MOTZEAN

2021eko azaroaren 11
00:00
Entzun
Bikotekide bat? Atzelari oso onekin jokatu dut, baina, agian, Zabaleta da inoiz izan dudan onena.
Aurkari bat? Irujo.
Pilotaleku bat? Labrit eta Bilbokoa [Miribilla].
Partida bat? 2005eko buruz buruko finala; Irujori irabazi nion lehen txapela izan zen.
Maniarik? Asko. Bost orri beteko zenituzke.
Unerik onena? 2005eko buruz buruko finala.
Eta txarrena? Lesioak. Hiru lesio larri izan ditut.
Idolo bat? Julian Retegieta Ladis Galarza.
Zer eman dizu pilotak? Dena. Nire bizitza izan da.18 urtetatik profesionala izan naiz, baina 6-7 urte nituenetik ere asteburuero jokatzen nituen partidak.
Eta kendu? Familiarekin eta lagunekin egoteko denbora.
Pilotari izan ez bazina? Ez dakit. Txiki-txikitatik oso lotuta egon naiz pilotarekin. Agian, beste kirol batean ariko nintzateke.
Pilota profesionalak duen onena? Gauza asko: horretatik bizitzeko aukera ematea, eta frontoien inguruan ibiltzen den jende pila ezagutzea: lankideak, beste pilotariak, pilotazaleak...
Eta txarrena? Ez dut uste ezer txarrik duenik. Niri asko gustatzen zait pilotaren inguruan dagoen guztia.
Ametsik baduzu? Pilotari gisa, bete ditut amets guztiak: hiru diziplinatan izan naiz txapeldun.
Eta damurik? Ez. Asmatu edo ez, gustura geratu naiz hartu ditudan erabaki guztiekin.
Ezaguna izateak arazoak eragin dizkizu? Ez, baina batzuetan nahiago izan nuen inortxok ere ez ezagutzea. Izaera kontua da. Niri oharkabean pasatzea gustatzen zait. Baina gauza politak ere baditu ezaguna izateak.
Zaletasunen bat? Ehiza, eta txakurrekin mendian ibiltzea.
Bizitzeko leku bat? Goizueta [Nafarroa] eta Hondarribia [Gipuzkoa].
Eta oporretarako? Eivissa [Herrialde Katalanak].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.