HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Martin'

Lazarillo 2015 saria

Idazlea: Ilustratzailea: Argitaletxea:

2017ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Alaine Agirre.Maite Gurrutxaga.Elkar. OEPLI erakundeak antolatzen duen Lazarillo sariaren txapelduna, album ilustratu atalean, 2015eko edizioan.

Dozena bat irudi etzan eskaintzen ditu, eskuineko orrialdeetan; ezkerreko orrialdeetan, bospaseina esaldi erdian zentratuta.

Nabarmena da testuaren eta irudien arteko desoreka, informazioaren kudeaketari dagokionez. Testuak darama kontaketaren haria, eta irudiek «tonua» ezartzen laguntzen dute, zehaztapen batzuk egiten laguntzearekin batera.

Martinen lagun anonimo bat da narratzailea, eta bere laguna nolakoa den eta beragatik zer sentitzen duen kontatzen digu.

Azalpena Martinen berezitasunean zentratzen da, ezen Martin «berezia» baita —patologia psikologikoren bat dauka; autismoa?—, eta gizarteratzeko arazoak baititu.

Emaitza paternalismoz betetako narratzaile baten begirada da, Martinen berezitasunekin obsesionatuta dagoena, desoreka zantzuak erakusten dituena, eta, ondorioz, Martinengana hurbildu baino gehiago urrutirarazi egin nauena. Justu kontaketak beharko zuenaren kontrakoa, nire ustez, helburua Martin bezalakoengana hurbiltzea baldin bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.