HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Catherine Certitude'

Jakin-mina

2015eko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Idazlea: Patrick Modiano. Ilustratzailea: Sempe. Itzultzailea: Juan Luis Zabala. Argitaletxea: Erein.

Bide batez esanda, ironia handiarekin jarritako abizena da Certitude, (frantsesez, ziurtasun) ezen obratxo honen haria Catherinek aitaren jardunari buruz duen ziurgabetasuna da.

Bai, ez da kasualitatea Sempek liburu hasierako Parisen «Hotel Gloria» marraztea, eta amaierako New Yorken «Gloria Hotel». Ilustratzailea idazlearekin bat eginda dator igaro den denbora ezdeusa dela azpimarratzera: hainbeste urte, eta zer aldatu da Catherineren bizitzan, zer daki bere aitaz? Zertan aurreratu du munduak?

Iduri lukeen arren, ez da mezu pesimista bat zabaltzeko aitzakia, aitzitik bai ezartzeko ideia bat denboraren igarotzearen gainean, zeinetan zalantzan jartzen den gure gizartearen maxima: aurrerapena.

Catherine baikorra da, eta haren aita, oso gizon jator eta jostalaria —agian, haur batek irudika dezakeen aitarik jostalariena—, bere haurtxoa tentsio eta estutasun guztietatik aparte darabilkiena, baina narrazioak bezala, bere erretreta garaia iristen denean hasieran bezala dagoena. Ez da ezer aldatu, «Gloria Hotela» beti han dago, berdin dio New York edota Parisen den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.