Jaurlaritzako lehendakariaren ispiluari begira

Inbestiduran blokeoa saihesteko, Espainiako Konstituzioa moldatzea proposatu du PSOEk. Asmoa: presidentegaiari ezezko botoa ematea galarazten duen formula bat lehenestea.

Pedro Sanchez, uztailaren 25ean, bere inbestidura saioan. EMILIO NARANJO/ EFE.
jon olano
2019ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako Konstituzioak 99. artikuluan azaltzen du gobernuko presidentea aukeratzeko prozedura. Bost pauso dira. Lehenik, Espainiako Erregea talde parlamentarioekin bildu behar da, haien iritziak jaso eta presidentegai bat proposatzeko. Hala egitean, hautagai horrek gobernuaren programa politikoa azaldu behar du, eta Espainiako Kongresuaren konfiantza eskatu. Lehen bozketan, gehiengo absolutua behar du presidente izateko, eta, lortu ezean, beste bozketa bat egin behar dute 48 ordu geroago; bigarren horretan, hautagaiak nahikoa du gehiengo soila—baiezko botoak ezezkoak baino gehiago izatea—. Hori ere ez badu lortzen, eta lehen bozketatik bi hilabeteko epea igarota inork ez badu inbestidura saioan behar adina boto jasotzen, berriro egin behar dira hauteskundeak. Hala gertatu zen 2016an, baita aurten ere, ganberak Sanchezi konfiantza ukatuta.

Testuinguru horretan, PSOEk proposamen bat egin zuen uztailean, «blokeoak» saihestu eta gobernabidea errazte aldera: konstituzioaren artikulu hori aldatzea eta Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzeko formula ezartzea. Eusko Legebiltzarreko araudiak zehazten du zein diren eman beharreko pausoak: lehen bozketan, aurkeztutako lehendakarigaien artean —bat baino gehiago egon daitezke— gehiengo absolutua lortzen duena da Jaurlaritzako lehendakaria, eta, inork lortzen ez badu, bigarren bozketan bi hautagaien artean babes gehien duena. Legebiltzarkideek baiezkoa, abstentzioa edo boto zuria eman dezakete. Ziurra da izendapena.

Balio dezake sistemak Espainiako gobernuburua izendatzeko? Bidezidor bat da, ados jartzeko ezintasuna ezkutatzen duena? «Sinbolikoki aldaketa esanguratsua izan zitekeen, baina, epe ertain-luzera, kosmetikoa da, ez dituelako sakoneko korapiloak ukitzen», dio Martinez Portugalek. Novoren iritziz, berriz, «arazoa ez da edozein gobernu izatea; gobernatzeko gai izango den gobernua eraiki behar da. Sistema parlamentarioan botere exekutiboak gehiengoa ez duenean eta hitzarmen egonkorrak egiteko gai ez denean, sistemak dituen ezohiko tresna guztiak erabiltzen ditu bere neurriak aurrera eraman ahal izateko, eta horrek anomalia ugari dakartza». Adibidetzat du aurrekontuen «luzapen mugagabea, bereziki egungo egoera ekonomiko ezegonkorra kontuan izanik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.