Helmuga, Tourrean inoiz gabeko mendate batean

2019ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Pirinioetako azken etapa gaur jokatuko da, Limoux eta Prat d'Albiseko tontorraren artean. Tropelak lehen mailako lau mendate igo beharko ditu 185 kilometroko ibilbidean: Montsegur, Lers, Peguere eta Prat d'Albis. Laurak 2.000 metrotik beherakoak dira, eta azkenekoak sortu ikusmin berezia, Tourrean igoko den lehen aldia baita. 11,8 kilometro eta batez besteko %6,9ko pendizeko igoera bat da. Bihurgune asko eta errepide estua ditu, erasoa jo eta zalaparta sortzeko aproposa. Etzi, txirrindulariek bigarren atseden eguna izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.