EP fiskalitate «feminista eta berdearen» alde

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Zerga politika hobetzeko neurriak aurkeztu zituzten atzo Gemma Zubiaurre, Oscar Fernandez, Jose Damian eta Itxaso Roldan Elkarrekin Podemoseko Gasteizko eta Arabako hautagaiek. Besteak besten, fiskalitate «feminista» baten defentsa egin zuten, emakumeen «ahalduntzea» eta «autonomia» sustatzeko. Horretarako, indarkeria matxistaren biktimei eta guraso bakarreko emakumezkoen familiei hobariak ematea proposatu zuten. Udal ordenantzetan, berriz, fiskalitate «berdea» ezarri nahi dute, klima aldaketaren aurka borrokatzeko. Elkarrekin Podemoseko hautagaien ustez, beharrezkoa da zerga sistema «justu» bat ezartzea kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko, eta PFEZ «progresiboago» bat eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.