EH Bilduk Arana ekosistema sortu nahi du

2019ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Industriak hiriburuan dituen erronkei aurre egiteko, profesionalei eta enpresei «erraztasunak» emateko neurriak aurkeztu zituen atzo EH Bilduk. Miren Larrion alkategaiak iragarri zuen Gasteiz «berrikuntzaren gunea» izan dadin lan egingo duela, eta horretarako Arana Ekosistema izeneko proiektua martxan jarri nahi duela. Larrionek Antzinako Arana erresidentzian eta ondoko parkean kokatutako espazioan egin nahi du proiektua; azaldu zuenez, udalerriaren «berrikuntza sozial eta ekonomikoa» sustatzea izango du helburu. Espazio berriak lanpostu eta negozio berriak sortzea eta garatzea erraztuko du, eta «hiri industriala eta hiri berdea» uztartuko ditu, EH Bilduren Gasteizko alkategaiak jakinarazitakoaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.