Niko Iurramendi.
Arrauna. ARRANPLATIK

Erritmo ezberdinak

2019ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Kontxako Banderako biharamuna pasatu berritan jokatu ohi dira Bermeoko eta Portugaleteko estropadak. Entrenamenduei urte guztian zehar izan duten garrantzia ia kolpetik kentzen diegu arraunlariok. Eguzkiak berak ere entrenamendu amaierarako alde egiten digu, eta buruak atseden hartzeko eskatzen digu behin eta berriro. Entrenamenduetan gorputzari astindu handirik emateak ere ez du zentzurik, aste horretan bertan bukatuko baita guztia.

Estropadaren bat irabazteak duen garrantziaz gain, sailkapen nagusian ez zegoen askorik jokoan; Donostiarrok bosgarren postua nahi genuen, baina Bermeok nahikoa ondo eutsi dio, denboraldiko azken estropadan gailenduz, gainera.

Baina bazegoen zerbait jokoan bai. Hurrengo urtean Eusko Label zein Euskotren ligetan zein talde arituko diren erabakitzeke baitzegoen.

Bermeon beroketak egiten hasiak ginela hasi zen Euskotren Ligarako kanporaketa, eta han inguruetan zebiltzan Eusko Label ligan egon nahi zutenak ere. Albokoari begiratu eta zera esan nion: «Ene bada, a zer alferkeria emango lidakeen une honetan traineru horietako batean egoteak». Bi urtez egon naiz egoera horretan arraun igoera amesten; aurrenekoan ez genuen lortu, baina bigarrengoan bai. Oroitzapen politak baina urduritasun oso handikoak dira, eta horrek alferkeria bes terik ez zidan ekarri.

Zorionak Hondarribia, Zarautz eta Aresko arraunlariei, baita beste guztiei ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.