Film sinopsia

'Les aventures de Spirou et Fantasio'

Berria -

2018ko otsailak 21
Zuzendaria: Alexandre Coffre. Aktoreak: Thomas Soliveres, Alex Lutz, Ramzy Bedia, Geraldine Nakache. Iraupena: 89 minutu. Generoa: Komedia. Abentura. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018

Spirou kazetariak Fantasio kazetaria ezagutuko du. Ez du ematen lagun egingo direnik. Baina, halako batean, elkarrekin lan egin beharko dute, Zorgluben gizonek Pacome de Champignac kondea bahitu dutelako. Bi kazetariek Europa eta Afrika zeharkatuko dute kondearen bila. Izen bereko komikietan oinarrituta dago filma.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna