Athleticek salbaziora gerturatu eta zaleekin bat egin gura du

haritz gallastegi
2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Athleticek sailkapenaren erdialdean geratzeko arriskua dauka sasoiaren azken txanpan, helburu garbirik gabe eta motibatzeko pizgarri barik. Halere, ikusita nola joan den sasoia, pozik egoteko modukoa da. Baina futbolean atzo egindakoak ez du ezertarako balio. Onerako zein txarrerako, jarraitzaileei berehala ahazten zaizkie iraganeko kontuak. Europarako sailkatzearekin amets egiten duenari gogoratu beharko zaio, lehenik eta behin, mailari eutsi behar zaiola; horretarako, 40 puntuko langara iritsi beharko da litekeena da gutxiago behartzea—. Beraz, Athleticek badauka zeregina oraindik. Garaipen premia duenez eta San Mamesekin bat eginda jarraitzea gura duenez, buru-belarri prestatu du gaurko Atletico Madrilen kontrako lehia.

Partida gaitza da gaurkoa. Talde gogorra, langilea eta ezerosoa da Atletico Madril. Gainera, inoiz baino talentu gehiago elkartu du. Liga irabazteko lehian dagoenez, indartsu zelairatuko da; bestalde, ikusi egin beharko da Txapeldunen Ligan jasotako kolpeak zenbat eragingo dion.

Athleticek, berriz, ohiko armekin egingo dio aurre. Defentsan sendo egon eta aukeraren bat baliatzen ahaleginduko da markagailuan aurrea hartu eta kontraerasoa baliatzeko. Iñigo Martinezek partida bateko zigorra bete beharko du; beraz, Unai Nuñezek hartuko du bere lekua.

ATHLETIC-ATLETICO MADRIL

Athletic. Herrerin; De Marcos, Nuñez, Yeray, Yuri; San Jose, Dani Garcia; Susaeta, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.

Atletico Madril. Oblak; Juanfran, Godin, Gimenez, Saul; Rodri, Koke, Thomas; Griezmann, Diego Costa eta Morata.

Epailea. Jaime Latre.

Lekua. San Mames (53.300 ikusle).

Ordua. 18:30ean (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.