1300

Gerraren interesak

2014ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Zenbaki sistema indoarabiarra Europan zabaldu izanaren meritua Leonardo Pisano Fibonacci-ri aitortu ohi zaio. Sistema hamartarrarekin, Fibonaccik merkataritza komertziala erraztu zuen, eta, esaterako, interesa kalkulatzea ahalbidetu zuen. Arazo bat zegoen, ordea. Erlijio kristauak lukurreria debekatzen zuen. Hau da, dirua maileguan uztea interes baten truke. Juduek antzeko debekua zuten, baina zirrikitu batekin: baimenduta zuten kristauei maileguak ematea eta kobratzea. Horri esker, finantza zerbitzuetan trebatu ziren judu ugari. Baina bazen interesak ordaintzen hasiko zen produktu bat. Nola ez, gerra bonuak, XIV. eta XV. mendeetan Italia iparraldeko hiri-estatuen arteko gerra garestiak finantzatzeko. Zorrak itota, Florentziak bere hiritarren artean dirua biltzeari ekin zion, prestanze bonuen bidez. Haserrea limurtzeko, interesa ordaintzea erabaki zuen: jarritakoaren %5. Zergatik ez zen lukurreria? Bada, debekua gainditzeko,hiritarrentzat derrigorrezko bihurtu zuten mailegu horiek ematea. Inbertsio behartua zela iritzita, elizak ez zion trabarik jarri. Gerraren intereserako, interesa jasotzea libre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.