FERMIN 'EZ-DEUNA'

Nabarrerian

Ion Orzaiz.
2020ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Nabarrerian ezagutu dute elkar, goizaldeko ordu bietan, kale-zurrutean ari diren dozenaka gazteren artean. «Kaixo!», «Kaixo, bai». Nondik heldu den galdetu dio batek besteari. «Azentuagatik diot, ez dirudizu hemengoa». Lleidatik. «Hara! Katalana zara, beraz? Jo-parlo-una-mica». Ez dio aitortu, ordea, esaldi horretara mugatzen dela katalanez dakien mica hori. Zorionez, solaskideak ez du katalanez segitu, eta egoera deserosotik libratu du. Kontatu dio San Nikolas kalean egon berri dela, eta hura jendetza han ere. «Bai, sanferminik ez dagoela diote, baina gauero-gauero atera naiz ni», erantzun dio iruindarrak. «Ezberdintasun bakarra da aurten jendeak maskarak daramatzala». Bat datoz biak: coñazo bat da maskaren kontu hori. «Ze nezesidade dago mozala erabiltzeko? Askatasuna kendu nahi digute!». Gero Bill Gates, 5G eta txertoak aipatu dituzte. «Eskerrak plaza honetan maskara daramanik apenas dagoen. Libre ibil gaitezke». Eta ibili dira. Eguzkiaren lehen izpiek zerua urratzen hasi direnerako, betirako maitasuna deklaratu diote elkarri. Oztopo-moztopoka dabiltzan bi mozkorti ikusi dituzte, katxi beretik edaten. «Joango al gara hemendik?». «Bai». Eta katxitik bi gizonen eztarrietara egin du salto birus bikoteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.