Hamaseina asteko baimena guraso bientzat, lehendik ume bat badute

Jaurlaritzaren Familiei Laguntzeko VI. Plana zer izango den argitzen ari da. 2022. urtean hasiko dira familia orori aukera zabaltzen

Hainbat familia, artxiboko irudi batean. IMANOL OTEGI / FOKU.
arantxa iraola
Donostia
2018ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Familiei Laguntzeko VI. Planaren nondik norakoak aurkeztu zituen Eusko Jaurlaritzak martxoan; orduan jakinarazi zuen amek bezala aitek —edo bigarren gurasoek— lau hilabeteko guraso baimena izateko era bideratu nahi zela. Familiaren Euskal Kontseiluak onespena eman dio astearte honetan dokumentuari, eta bertan zehaztuta dago nola ematen hasiko diren baimen hori: hain zuzen ere, baimen hori datorren urtean ematen hasiko dira, eta 2022ra arte izango da soilik lehendik umeak dituzten aitentzat. Hortik aurrera zabalduko dute lehen haurra duten familientzat ere. Baimena eskatzen duten gurasoek hiru hilabeteko eszedentzia eskatzeko aukera izango dute, eta epe horretan kotizaziorako soldata oinarriaren pareko diru laguntza jasoko dute. Umea jaio eta lehen hamabi hilabeteetan hartu ahal izango dute, aitatasun baimenaz gain —lau astekoa da egun—. Ezingo dute hartu inoiz emakumea amatasun baimenarekin dagoenean.

Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek atzo goizean esan zuen «bigarren umea» izatea erabaki zaila izaten dela familia askorentzat, eta haien premiak izan dituztela gogoan, bereziki, baimen hau ematen hasteko modua erabaki dutenean. Inkestek erakusten dute sendi askok urrats hori ezin dutela egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.