Niko Iurramendi.
Eusko Label eta Euskotren ligak. ARRANPLATIK

Uretatik at, nora?

2018ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Arraunlariok azken asteak gorroto izaten ditugu maiz. Orokorrean, garai honetara iristerako egin beharrekoak eginak izaten ditugu ia denok, eta ligako postu denak ondo finkatuak iritsi ohi dira. Hala ere, astea oso berezia izaten da. Dagoeneko gure sudurrek arraun opor usaina hartzen dute, eta burua erabat zentratuta eta tentsioarekin mantentzea ez da errazegia izaten. Gorputzak prest izaten ditugu urte guztian egin duguna egiteko, baina buruak atsedena eskatzen digu. Hilabete eta erdiko atseden garaia iritsi da. Gezurra galanta.

Ez dut uste arraunlari berezia naizenik: arraun oporren lehen astea pasatu bezain pronto, aurreko denboraldia amaitzean gorde nituen oinetako, kamiseta eta biserak armairutik ateratzen ditut. Bai, aste bakarraren buruan. Hori bai, akaso arraun egiten dugun bitartean egin ezin izaten ditugun kirolak egitea gustuko dut. Eta gainera, ez astean egun gutxi batzuetan soilik. Astean sei entrenamendu egitera eramaten nauen kirol honek ordu askoko zuloa uzten dit egunerokoan, eta zerbait probetxuzkoa egin beharra dut, gorputzari nekea eragingo diona, mina edota sufrimendu txikiren bat eragingo duena. Errutinatik kanpo, ez naiz oso eroso sentitzen. Hurrengo denboraldi-aurrea hasteko gogoz nabil, lasaitzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.