ERREAKZIOAK

2016ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
«Hodei bizirik aurkitzeko ametsa kendu digute, eta gaur Anberesko udaletxean Hodeiren amak eta aitak egindako eskakizunak gureak egiten ditugu, bere heriotza argitu dadila eskatuz, erantzukizunak zuritzeko asmoz».

Ibon Uribe Galdakaoko alkatea

«Hodei beti gogoratuko dugu Anberesen. Hodei non zegoen ez jakitearen zalantza jasanezin horrek amaiera dramatikoa eduki du. Hodei beti egongo da lotuta gure hiriarekin, eta sinbolo bat izango da oraindik desagertuta dauden guztientzat. Ziur naiz Anberesko hiritar askok, nik bezala, oroitzapen berezia gordeko dutela Euskal Herriak kasu honetan erakutsitako elkartasun beroarekin».

Bart De Wever  Anberesko alkatea

«Barne-barnetik, gure atsekabea azaldu nahi dugu Ingeniaritza Fakultateko ikasle izan zen Hodei Egiluzen heriotza baieztatzearen aurrean. Azpimarratu nahi dugu Hodeiren familiak eta hurbilekoek bi urte luze hauetan eman diguten lekukotasunaren balio moral ikaragarria, euskal gizarte osoaren elkartasuna piztu duena».

Deustuko Unibertsitatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.