Multzoburuek bide samurra izango dute Munduko Kopan aurrera egiteko

ainara arratibel gascon
2022ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Azaroaren 21ean hasiko da futboleko Munduko Kopa, Qatarren, eta, nahiz eta oraindik ez diren jokatu bigarren aukerako kanporaketa guztiak, atzo egin zuten lehen ligaxkako zozketa. Txapelketako lehen neurketa Qatar-Ekuador izango da. Bigarren ontzian zegoen aurkaririk gogorrena Alemania zen, eta hori Espainiari egokitu zitzaion. Kroazia zen ustez selekziorik zailenetan bigarrena, eta Belgikaren multzora joan zen. Neguan jokatuko den lehen Munduko Kopa izango da Qatarrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.