Oiartzabal ez da arituko gaur, Mallorcaren aurka

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Mikel Oiartzabalek min hartu zuen atzo, Mallorcaren aurka jokatu aurreko azken lan saioan. Mediku proben zain, iskioetan zuntz haustura du, eta ezingo du jokatu gutxienez hurrengo hiru partidetan. Kapitainak ia bi urte daramatza apenas atseden hartu gabe. Ander Barrenetxeak ere ez du jokatuko, bizkarreko mina baitu.

Min hartuta zeudenen artean, David Silva, Alexander Sorloth eta Jon Pacheco osatu dira, eta deialdian daude. Imanol Alguacilek honela aztertu du neurketa: «Kostatzen ari zaio etxetik kanpo puntuak batzea. Baina Mallorca talde ona da; ausart jokatzen du. Ez da izango neurketa erraza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.