Koronabirusa

Kutsatuen datuek berriro egin dute gora Hegoaldean

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Beheranzko joera izan du COVID-19az kutsatutakoen kopuruak apirilaren 30etik. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, baina, azken orduetan berriro ere gora egin dute datuek Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, herenegungo datuekin alderatuta —69 positibo egon ziren—, nabarmen igo da azken orduetan koronabirusaz kutsatutakoen kopurua, eta 308 positibo atzeman dituzte: Araban 71, Bizkaian 105, Gipuzkoan 18 eta Nafarroan 114.

Hil berriei dagokienez, beste hamazazpi pertsona hil dira, herenegun baino bat gehiago. Beraz, guztira, 1.834 dira COVID-19aren ondorioz Euskal Herrian hil direnak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.