BESTELAKO GAIAK

2016ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Proposamen mordoa ageri da alderdien programetan euskarari buruz, gai nagusietatik aparte. PPk ez du neurririk jaso euskara sustatzeko politiketarako. Hona hemen beste lau talde nagusien neurriak:

EAJ. Ikasleek eskolan hizkuntz gaitasun hobea lortzeko neurriak iragarri ditu; zehazki, ahozko trebezia hobetzea. Espainiako erakundeek «eleaniztasunaren alde» egitea ere sustatu nahi du EAJk, Espainia eleaniztuna manifestuaren haritik joz.

EH Bildu. Hizkuntza politika Lehendakaritzan jartzea nahi du koalizioak, eta aurrekontua igotzea: Jaurlaritzaren aurrekontuaren %2 jartzea hizkuntza politikan —orain %1 eskas da—. Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiriak «batzea» nahi du.

PSE-EE. Proposamen berritzaileak badituzte sozialistek: esaterako, euskara «erakargarri turistikotzat» jartzea. Euskara on line ikasteko era jartzea ere aipatu du. Euskaltzale adiera «abertzaleek» eman dioten «esanahitik» bereiztea ere nahi du.

Elkarrekin Podemos. Espainian eleaniztasuna bultzatzea proposatu du Ahal Dugu-ren koalizioak: Hizkuntzen Estatu Institutua sortzea. Erabilera sustatzean, bi hizkuntzak aipatu ditu: «Euskararen eta gaztelaniaren erabilera bultzatzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.