Osasunak zirt edo zart egin beharra dauka Nasticen zelaian

enaut agirrebengoa
2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Lehen Mailara igotzeko ametsa zeharo ari zaio lausotzen Osasunari. Hamargarren dago bost partidaren faltan, eta bost puntura ditu mailaz igotzeko kanporaketa postuak. Tarte nahiko handia da, eta talde asko ditu aurretik. Hori horrela, gaur ezin du hutsik egin Tarragonako Nasticen aurka. Beste estropezu batek ia behin betiko urrunduko luke mailaz igotzeko borrokatik. Jokoz eta emaitzaz oso eskas dabiltza nafarrak, etxean bereziki. Sadarretik kanpo, aitzitik, Bigarren Mailako talderik onenetan bigarrena dira. Horri heltzen saiatuko dira gaur, garaipen baliotsu bat lortzeko.

Diego Martinezek hiru hutsune garrantzitsu bete beharko ditu: min hartuta daude Clerc eta Unai Garcia, eta zigortuta Merida. Atzo gorritxoek Sadarren egin zuten lan saioan ikusitakoaren arabera, hegaleko kataluniarraren lekua Oierrek beteko luke, eta erdiko defentsa lanetan Aridane eta Miguel Flaño ariko lirateke. Noaindarrak oraindik ez du minutu bakar bat ere jokatu. Merida ordezteko, sistema moldatuko luke entrenatzaile galiziarrak, 4-1-4-1 marrazki taktikoaren alde apustu eginaz. Torro bakarrik ariko litzateke euskarrian, eta aurretik Quique, Lasso, Torres eta Ibañez izango lituzke. Xisco kokatuko litzateke puntaren puntan.

GIMNASTIC-OSASUNA

Gimnastic. Dimitrievski; Kakabadze, Molina, Arzo, Javi Jimenez; Fali, Marquez; Omar Perdomo;Mesa, Cardoso; eta Barreiro

Osasuna. Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Miguel Flaño, Oier; Lucas Torro; Ibañez, Borja Lasso, Roberto Torres, Quique; eta Xisco.

Epailea. Cuadra Fernandez.

Lekua. Nou Estadi (14.591 ikusle).

Ordua. 12:00etan (Liga 123).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.