Alavesek lehen postuan jarri nahi du berriro, gaur Leganesen irabazita

enaut agirrebengoa
2018ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Duela hilabete, bederatzigarren jardunaldian gertatu bezala, gaur Alavesek Espainiako Ligako lidergoa eskuratu dezake behin-behinean. Laugarren dago une honetan sailkapenean, eta puntu bakarrera du Bartzelona liderra. Beraz, Leganesi Butarquen irabazita, lehen postua kenduko lioke. Gainera, irabaziz gero, beste urrats handi bat egingo luke mailari eusteko bidean, xede bera baitu arabarren teknikari ohi Mauricio Pellegrinok zuzentzen duen Leganesek.

Jaitsiera postuetan dago Espainiako taldea, baina Abelardok uste du orain arte «puntu gehiago» merezi izan duela. Haren irudikoz, «oso talde fisikoa» da, etxean «indartsu» dabil, eta «oso arriskutsua» da geldikako jokoan. Hori horrela, garbi du «arreta handiz» jokatu beharko dutela gaur hiru puntuak poltsikoratu nahi badituzte. Teknikari espainiarrak ezingo du Tomas Pina zelairatu, erdilariak min baitu oraindik; aitzitik, Fernando Pacheco osatu da, eta atepean ariko da berriro.

LEGANES-ALAVES

Leganes. Lunin; Juanfran, Tarin, Siovas, Jonathan Silva; Ruben Perez, Recio; El Zhar, Oscar Rodriguez, Eraso; eta Carrillo.

Alaves. Pacheco; Martin Agirregabiria, Laguardia, Ximo Navarro, Duarte; Ibai, Brasanac, Manu Garcia, Jony; Borja Baston eta Calleri.

Epailea. Alberola Rojas.

Lekua. Butarque (12.450 ikusle).

Ordua. 21:00etan (Bein La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.