Asmoaren alde ilunaz kezkaturik

EPN egitasmoak mendialdea biziberrituko duenik ez dute denek sinesten, eta iritzi kritikoak ere agertu dira. Egitasmoa euskal moldera egokitu beharra aldarrikatu dute; orain gertatzen denaren alderantzizkoa.

EPNz mintzatzeko Donazaharren eginiko saioa. AINIZE MADARIAGA.
Ainize Madariaga
2019ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Eskualdeko Parke Naturalaren (EPN) proiektua ez dute denek begi onez ikusten. Horietako bat da Jean Dominique Iriarte, Larrañeko HLBHEDE herriko lurren berreskurapenerako eta herritarren eskubideen defentsarako elkarteko burua. Hasteko, Frantziako 1967ko dekretuak agertzen du lurralde bat EPN izenda daitekeela «atsedenerako, gizakien pausarako eta turismorako», beraz, Iriartek salatu du EPNak ez duela eskualdea «lokarrarazteko» xedea baizik. «Ekonomia tertziarioan (turismoan) inbertitu nahi du Frantziak, Kyotoko protokoloan karbono bilana apaltzea agindu baitu; alta, ezaguna da primarioan (laborantzan) euro bat inbertituz gero, sekundarioan (gasnatzea, adibidez) 2,5 euro irabazten direla, eta tertziarioan 3,5». Ororen buru, proiektu berri hau prozesu «paliatiboaren» segida gisa dakusa, «laguntzen zaituzte goxoki hiltzen».Halaber, EPNren jardun «antidemokratikoa» salatu du. «Iniziatiba ez dute herritarrek hartu, mendi sindikatuetako lehendakariek baizik». Funtsean, herri-lurra herritarrek kudeatu beharko luketela uste du, eta horrexegatik ez du preziatzen mendi sindikatuen egin moldea, «Organbidexka artzainekin batere kontsultatu gabe eraiki zuten, alhapide hoberenetan, eta, oihanak kudeatu beharrean ustiatu dituzte, ehizaren bukaera ekarriz». Iraultza frantsesak ezarri omen zuen lurren gaineko abususeskubide erromatarra, zeinak baimentzen duen lurraren jabegoa. Hortik heldu da bidegabekeria.«Desinformazioa ikaragarria da eta jende xumeak ez du bere burua gai sentitzen iritzia emateko; hori jasangaitza zait». Orain arte egin diren bi bilkuren berri, «kasualitatez» ukan omen du Iriartek, eta gainera, langileen eta laborarien lan orduetan izan dira.

Euskal Herrira zer datorren aurretik ikusteko, Frantziako hainbat EPNetan gertatutakoa azaldu du Iriartek.Verdonekoan aurrekontuaren bi herenak soldatak ordaintzeko banatu dira, eta Ariegen ez omen du lanpostu berririk sortu. Alabaina, salagarria zaio egitasmoaren aurrekontuaren tamaina, Zalgizeko gasnategia(Zuberoa) diru bilketa batez eraiki behar izan denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.