Dantza
Mugimendua Miarritzen
Koreografo eta dantzarien trukerako antolatzen dute Begirada Gurutzatuak jaialdia. Gaur, Miarritzen, hainbat saio ikusi ahalko dira. Cielo Raso konpainiak eta Matxalen Bilbaok jendaurreko proba saioa egingo dute, 19:00etan, Gare du Midi aretoan. Leku berean, 22:00etan, Pedro Pauwels dantza garaikideko koreografoa bere lanaz arituko da: ikusleak ere dantzan jartzea du gustuko.
Begirada Gurutzatuak jaialdia
Gaur, 19:00etan hasita, Miarritzeko (Lapurdi) Gare du Midin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.