Dantza
Karibeko beltxargak
Donostiatik pasatu ondoren, Bilbon ikusi ahalko da gaur Kubako Ballet Nazionala Beltxargaren aintzira lana taularatzen. Alicia Alonso balletaren zuzendariak berak egin du moldaketa. Errespetatu egin du jatorriko lanaren egitura: hiru atal eta epilogoa. Txaikovskiren musikarekin, osagai fantastikoz beteriko istorio eder bat kontatzen du balletak: munstroak, madarikazioak... eta, amaieran, maitasunaren garaipena.
Kubako Ballet Nazionala
Gaur, 20:00etan, Bilboko Euskalduna jauregian.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.