Borja Lazaro orandik desagertua dago, Kolonbian

Urtarrilean, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, kasua gogoratzeko. J. RUIZ / ARP.
2016ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Hodei Egiluzenarekin batera, beste desagertze batek ere eragin du zirrara handia Euskal Herrian azken bi urteetan. Kolonbian desagertua dago Borja Lazaro gasteiztarra. Haren berririk ez dute 2014ko urtarrilaz geroztik. Ikertzen jarraitzeko maiz eskatu du familiak, Espainiari ere laguntza galdegin dio. Ez da haren arrastorik.

Kolonbiako La Guajira eskualdean galdu zuten Lazaroren arrastoa. Lotarako hartu zuen ostatutik atera zen, baina han utzi zituen jabetza guztiak: agiriak, dirua, arropa, ordenagailua... Baita argazki kamera ere. Ofizioz informatika ingeniaria zen, baina argazkilaritza zuen zaletasun, eta horretara joana zen Kolonbiara. Urtarrilean, elkarretaratzea egin zuten Gasteizen, kasua gogorarazteko. Familiak Espainiako Gobernuari eskatu dio gainbegira dezala Kolonbiako Poliziaren ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.