Hitzaldia

Kurdueraren doinua

2016ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Kurdueraren aurkezpenarekin emango diote amaiera Hitz Adina Mintzo zikloari, Gasteizen. Gaur, mintzaldia eskainiko du Birgul Yilmaz hizkuntzalari eta ekintzaile kurduak, Oihaneder Euskararen Etxean, 19:30ean. Ingelesez izango da saioa, eta Teresa Praderak egingo ditu interprete lanak. Bihar, berriz, poesia eta musika kurduaren errezitala egingo dute, 19:00etan.

Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa da Hitz Adina Mintzo. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu du, eta munduko errealitate soziolinguistikoaren ikuspegia zabaltzea eta aberastea da helburua.

Birgul Yilmaz

Gaur, 19:30ean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.