Joxe Mari Agirretxe Kerexeta

2015eko uztailaren 26a
00:00
Entzun
(Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1964)

Mendigoizalea. Realeko jokalaria izan zen haur mailan, bi urtez, lesio batek utzarazi zion arte. Bost urte egin zituen gaztetan AEKn euskara berreskuratzen. Irakasle izateko prestatu zen; irakasle euskaltzale zelako bihurtu zen pailazo. Herri mailako emanaldietarako hasi, eta Euskal Herri osoko herriak ezagutzeraino. 1987tik da Porrotx. Hamaika disko, ikuskizun eta egitasmo bultzatu ditu ordutik. Takolorekin eta Pirrutxekin hasieran; Pirritx, Porrotx eta Marimotots izena duen taldean gaur egun. Inoiz ez du ukatu ezkerrekoa eta abertzalea dela. Ezker abertzaleko zinegotzia izan zen herrian 1987-1991 eta 1995-1999 epeetan. Bera parte duen pailazo taldearen aurkako boikot kanpaina gogorrak ere ezagutu izan ditu, militantzia horren ondorioz.

Herriko antzerki eta dantza taldearen eta abesbatzaren bultzatzaile, zinema zale amorratua ere bada. Bi seme-alaba ditu; EHU Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta daude biak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.