Urkulluk Biocruces Bizkaia eraikina inauguratu du

2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Biocruces Bizkaia eraikin berria inauguratu zuen atzo. Hogei milioi euro inbertitu dituzte. Eraikuntza berri horrek 800 ikertzailek lan egiteko lekua izango du, eta 58 lantalde arituko dira bertan. Inaugurazio ekitaldian izan ziren, lehendakariaz gain, Jon Darpon Jaurlaritzako Osasun sailburua, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaeta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua.

Biocruces Bizkaiak 6.131 metro koadroko azalera du. 2015. urtean hasi zituzten hura eraikitzeko lanak, eta 2017. urtearen bukaeran amaitu. Harrezkero, ikerketarako beharrezko azpiegitura instalatzen aritu dira.

Inaugurazio ekitaldian, Urkulluk adierazi zuen eraikin berri horrek «euskal zientzialarien komunitatearen potentziala» erakusten duela, bai eta «ikerketaren eta berrikuntzaren alde egindako apustua» ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.