Albistea entzun

Zubizarretak eta Macarrok irabazi dute Leitzako EHME

Unai Ugartemendia -

2018ko ekainak 5

Ez dira ezezagunak gehienentzat Raul Macarro eta Izaskun Zubizarreta. Macarrok Euskal Herriko Ultratrail Txapelketa irabazi zuen iaz, eta jende askorentzat Macarro zen irabazteko hautagai nagusia, Iker Karrerak parte hartzea erabaki zuen arte. Izaskun Zubizarreta, berriz, bigarren gaztealdia bizitzen ari dela erakusten ari da, baina ez zen irabazteko faboritoa. Biek irabazi zuten, ordea, EHME Euskal Herria Mendi Erronka (67 kilometro, +3.600 metro), larunbatean, Leitzan (Nafarroa).

Postuen dantza izan zen lasterketan, gizonetan batez ere. Macarro bilbotarrari garaipena zaildu zioten aurrena Ugaitz Artolak eta gero Igor Amantegik. Macarro ez zen lasterketaren buruan jarri Ireberreko gainera arte (56. kilometroa).

Igor Amantegi izan zen eguneko ezustea. Irabazteko zorian izan zen urnietarra. Bigarren amaitu zuen azkenean, irabazlearengandik minutu eta hogei segundora. Macarrok 6.59.52ko denbora behar izan zuen helmugan. Lasterketa irabazteko hautagai nagusiak, Iker Karrerak, hirugarren amaitu zuen, irabazlearengandik ia zazpi minutura.

Zubizarreta, hasi eta buka

Emakumeetan Izaskun Zubizarreta izan zen protagonista nagusia. Azken urteetan izandako arazo fisikoak ahaztuta, oraindik ere lehian aritzeko gai dela erakutsi zuen helmugan. Oso erritmo azkarrarekin ekin zion lasterketari, eta hasieratik abantaila hartu zuen. Lehen kontrol gunetik Elena Calvillori eta Uxoa Irigoieni abantaila handia ateratzen ziela pasatu zen. Kilometroak aurrera joan ahala, tartea handitu zuen. Irigoien izan zen atzetik jarraitzeko gaitasun handiena erakutsi zuena. Irigoienek lehen aldia zuen halako distantzia luzean, eta ondo moldatu zen. Calvillok ezin izan zion hirugarren postuari eutsi, aurrea hartu baitzion Silvia Trigueros abadiñarrak. 8.32.38ko denbora egin zuen Zubizarretak. Lau minutura sartu zen Irigoien, eta ia hamahirura Trigueros.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eskuinean Simon Clarke, etapako irabazlea. ©YOAN VALAT / EFE

Simon Clarke garaile harbideetan

Beñat Mujika Telleria

Jumbo-Vismak egun beltza izan du. Vingegaardek zulatua izan du gurpilean, eta Roglici sorbalda dislokatu zaio eroriko batean. Pogacarrek ez du barkatu, eta beste faboritoekiko aldea areagotu du.

Donostiarra igandeko estropadan ©FOKU

Donostiarrak ez du araurik hautsi, epaileak bere gain hartu baitu akatsa

Aitor Manterola Garate

Eusko Label ligako bost klubek aurkeztutako helegiteak aztertu baino lehen, ofizioz sartu da auzian Donostiako klubak egindako eskari bati erantzunez, eta aitortu du Iker Imaz arraunlariaren izendapenean berak egin zuela akatsa. Etxeko bihurtu du orain, behin-behinean, azken epaia eman arte.

Aurreko finala Danimarkak eta Herbehereek jokatu zuten. ©VINCENT JANNINK /EFE

Parekotasuna eta ikuskizuna

Ainara Arratibel

Bi urtez atzeratu ostean, gaur hasiko da Eurokopa. Irene Paredes, Lucia Garcia eta Damaris Egurrola han izango dira; baliteke Amaiur Sarriegik ere jokatzeko aukera izatea, Alexia Putellasen lesioa tarteko

Iñaki Williams, 2018. urtean, euskal selekzioarekin. ©Endika Portillo / Foku

Iñaki Williamsek Ghanarekin jokatuko du Munduko Kopa

Paulo Ostolaza

Ghanak Qatarko Munduko Kopa jokatuko du azaroan, eta ziurrenik han izango da Athleticeko jokalaria. Azaldu duenez, bere familia da erabakia hartzera bultzatu duen arrazoi nagusia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.