Felix Zubia

2016ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
(Zarautz, Gipuzkoa, 1974)

«18 urterekin erabaki nuen medikuntza ikastea. Amak esan zidan: 'Baina, motel, hik zer egiten duk medikuntza ikasten? Ikas ezak beste zerbait'. Baina nik medikuntza ikasi nuen». Felix Zubiak hamazazpi urte daramatza ofizioan, eta hautuaren damurik ez du. «Batez ere, medikuntzak bi aldeak batzen dituelako; zientzia —txikitatik naiz zientziazalea—, eta pertsonen arteko harremana. Hori puskatzea iruditzen zait medikuntza puskatzea». Zainketa intentsiboetako espezialitatea hautatu zuen. Amaren nahiaren aurka berriro. «Atea ikuste hutsak tristura ematen zidak», esan izan ohi dio. Bestelako begirada du semeak: «Hil ala biziko egoera horietan lan egitea polita da; bai alde zientifikotik, bai giza harremanen aldetik». Donostia unibertsitate ospitalean ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.