Maite Larburu

2015eko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
(Hernani, 1979)

Musika profesionalaren mundua gertutik ezagutzen du Maite Larburuk, urteak baitaramatza biolin jotzaile modura, antzinako musikan espezializatua, Europako hainbat orkestrarekin lanean. Hasiberria da, ordea, kantuaren esparruan. Sentitu zuen kantuan hasteko bulkada, eta Josh Cheatham lagun eta musikari estatubatuarrarekin batera Neighbor bikotea osatu zuen. Cheathamek gitarra joko zuen, Larburuk kantatu. Ura patriketan diskoa (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuten 2013an. Kantu soilak eta sotilak ziren, folka, herri kantua, popa, bluesa eta beste biltzen zituena, gitarra jotzaile dotore eta ñabarduraz bete bat eta ahots sentibera eta nortasun anitzeko bat azaleratzen zituena: «Animo ugari jaso dugu. Harrituta gaude, eta esker betez». Jada ari dira beste lan baterako kantuak sortzen. «Datorren urtean grabatu nahi genuke. Orain jolasean gabiltza. Joshen gitarra eta nire ahotsa izango dira oinarriak, baina gauza gehiago sartuko dira, ni ere ari bainaiz ikasten gitarra eta ukelelea jotzen. Beste pare bat instrumentu sar daitezen ere gustatu litzaidake. Beste soinu bat izango du, pentsatzen dut». Eta hura iritsi artean jarraituko du biolina jotzen Europako hamaika txokotan, jarraituko du idazten, marrazten edo, Asier Altunaren Zela Trovke film laburrean egin zuen bezala, irrintzi askatzaileak jaurtitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.