Irkus Robles-Arangiz

2016ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
(Bilbo, 1937)

Hamaika anai-arreben artean zortzigarrena da Irkus Robles,Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren semea. Bilbon jaio zen, baina hilabete baten buruan, gurasoek Beskoitzera egin zuten ihes, Espainiako gerra zela eta. Txikitatik margolaritzan iaioa izan zen. Eskolan sari bat eman zioten. Oraindik etxean du. Egun erakusketak egiten jarraitzen du. Ikasteko aukera handirik ez zuen izan. Dena den, familia Bilbora itzuli zenean, urte batzuk eman zituen Arte eta Lanbide eskolan. 70eko hamarkadan hasi zen denbora gehiago margolaritzari eskaintzen. Beste hainbat proiektutan murgilduta egon da. Kartografo lanetan aritu zen, baita AEK-ko irakasle ere, besteak beste. Haren marrazketa teknika hain zen landua, ezen hainbat euskal herritarri lagundu baitzien pasaporteak eskuratzen. Olaeta dantza taldean parte hartu zuen urte askoz, Txinpartak antzerki taldeko eta Soroak laukoteko kide ere izan zen.rulegiko Irratian eta Xiberoko Botzan kolaborazioak egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.