Errusiako Munduko Kopa: B multzoa. Iran

Deseresoa izan daiteke berriz

Deseresoa izan daiteke berriz.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Izenez ezer gutxi ematen du aditzera Iranek, eta mamiari heltzen bazaio ere, ez du non heldu handirik. Espainiaren eta Portugalen multzoan egokitu zaio, gainera, eta, sekulakoren bat ez bada gertatzen, multzoen fasea jokatu eta etxera itzuliko da.

Lau urte atzera egiten bada, baina, Iranek nahikoa lan eman zuela gogoratuko du zaleak. Ez zuen lehen fasea gainditu, baina Argentinari, adibidez, estualdi handia eman zion. Bigarren jardunaldian parekatu ziren bi selekzio horiek, eta 1-0 bakarrik irabazi zion Irani Leo Messiren selekzioak. Gola 91. minutuan sartu zuen Messik berak. Lehen jardunaldian, 0-0 berdindu zuen Iranek Nigeriaren aurka, eta azkenekoan, 3-1 menderatu zuen Bosniak, baina, partida bukatzeko hamar minutu falta zirela, 2-1eko egin zuen Iranek. Talde deserosoa izan zen aurkarientzat, eta, lau urte geroago, antzekoa izango dela pentsa daiteke. Ez baitu aldaketarik aulkian,Carlos Queiroz portugaldarrak segitzen duelako entrenatzaile.

Erraz sailkatu zen bigarren Munduko Txapelketara segidan jokatzera, inoiz lortu gabea herrialdearen historian, eta hamabi garaipen erreskadan eskuratuta, gainera. Azkeneko lagunartekoetan aldatu egin du Queirozek defentsako lana, aurkariaren bila goian estutzera atera delako. Beste baliabide bat gehiago, beraz, defentsarako.

Sardar Azmun da jokalaririk arriskutsuena, aurrelari gaztea, Rubin Kazanen (Errusia) ari dena. 11 gol sartu zituen sailkatze fasean, 14 partidatan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.