Oviedori irabazi dio Osasunak (2-1), eta eskura ditu igotzeko kanporaketak

ainara arratibel gascon
2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Bigarren partida erreskadan irabazita, eta gaurko emaitzen zain,Osasunak puntu bakarrera ditu igoera kanporaketak jokatzeko postuak, eta bete betean sartu da lehia horretan. Diego Martinezen taldeari kosta egiten ari zaio emaitza onak lortzea Sandarren, baina atzo 2-1 irabazi zion Oviedori, Fran Meridak eta David Rodriguezek sartuta golei esker. Hala sailkapenean aurre hartu dio atzoko aurkariari.

Gorritxoek ondo sufrituta lortu zuten garaipena. Izan ere, Oviedok hartu zuen aurre partidan. Linaresek 16. minutuan sartutako golari esker. Maldan gora jarri zitzaien beraz, partida etxekoei, eta berriro ere emaitza iraultzeko zama zuten.

0-1ekoarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Baina bigarrenean, itxura hobea emanda, Osasuna gai izan zen lehiari buelta emateko. Fran Meridak sartu zuen berdinketaren gola, 59. minutuan. Osasunak ekinean jarraitu zuen, aurkariaren atea bilatuz, eta 83.ean jaso zuen saria, David Rodriguezen erremate baten bidez. Azken minutuetan sufritu egin zuen Osasunak. Are gehiago, epaileak bost minutu luzatu zuenean norgehiagoka. Baina emaitza ez zen aldatu Sadarren. Poza Sadarreko zaleentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.