Mariasun Landa. (Errenteria,, Gipuzkoa, 1949)
«Oso euskaldunak diren bertuteak» zituen sendi batean sortu zela kontatzen du. «Abertzale familia zen: horrek emakumeari eskatzen zion diskrezioa, ez nabarmentzea...». Gaztetandik nabarmendu zen, ordea, feminismoaren aldeko borrokan. «Idazle» izateko asmoa betidanikoa du; «zirkunstantziek» bultzatuta hasi zen, ordea, haur literaturan, 70eko hamarraldian, ikastolen goraldi betean, artean euskaldun berri-berria zela. Haurrek euskaraz irakurtzeko materialik ia ez zutela ikusita hasi zen, kezka horrek bultzatuta. Arloko euskarazko obra esanguratsu asko harenak dira; itzulita ere badaude horietako asko. Sari ugari ditu: besteak beste, Euskadi saria (1991) Alex lanarengatik, Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala (2003) Krokodiloa ohe azpian-engatik, eta Eusko Ikaskuntza Saria (2014). Jakiundeko kidea ere bada.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.