Arantxa Iturbe. Kazetari eta idazlea

JON URBE/ ARGAZKI PRESS.
2014ko urriaren 2a
00:00
Entzun

1

«Erabakiak buruak hartzen ditu. Buru batek baino gehiagok erabaki zuten euskara batua sortu eta hedatzea. Eta hasi zen arau gaindosia, eta hizkuntza polizia barreiatu zen nonahi, eta handik urteetara lortu dugu euskaraz primeran egiten duen ehunka hiztunek ez dutela ondo egiten sentitzea. Sentitu, bihotzean, noski. Buruak esaten dit beharrezkoa zela. Bihotzez sentitzen dut tokian tokiko euskara barneratua duen hainbeste hiztun egokiri ez argi adierazi izana, batek ez duela bestea kentzen».

2

«Arazoak eta erronkak hiztunok ditugu, ez hizkuntzak. 'Eraman arropa horiek zure logelara eta ez bi aldiz esanarazi!' agintzen dion amari, 'nei normal hitzein!' erantzuten dio seme nerabeak. Gero eta uste zabalduagoa da ezin litekeela umorerik egin batuan edo ez dituela garatu beharko lituzkeen adina erregistro. Hotzegia dela, artifiziala, arrotza. Geuk bihurtzen dugu hotz, artifizial, arrotz. Geuk goxa genezake, naturaldu edo gerturatu. Horiek dira erronkak. Hiztunonak. Ondo ikasi, egoki erabili, konplexuak baztertu eta esan nahi duguna esateko balio duen neurrian arauak onartu, eta ez duenean, izkin egin. Hizkuntza, batuena izanda ere, ez da haserretuko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.