Andres Urrutia. Euskaltzainburua

2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun

1

«Guztiz aldekoa naiz. Izan ere, nire ustez, hasierako tirabira gogorrak baztertu gabe, begien bistakoa da orduan hartu ziren erabakiak, gerora ere, onuragarriak izan direla euskararen bizi iraupenerako. Are gehiago, hura gabe ezinezkoa izango litzaiguke gaur egunean dugun ofizialtasuna. Honen emaitzarik esanguratsuenak, batez ere, maila idatzian, euskara batu horretatik etorri dira. Malgu jokatu beharra badago ere, hizkuntzaren batasunak sekulako aurrerakada ekarri die hizkuntzari eta hiztunei. Beharbada, garaia ere bada hori agertarazteko eta berori ahalbidetu zuen belaunaldiari ere aitortza zabala egiteko (nahiz aldeko, nahiz kontrakoak izan)».

2

«Nire ustez eta ikuspegi soziolinguistiko batetik abiatuta, hizkuntzaren kodifikazioan sakondu behar da eta hori erronka dugu Euskaltzaindian eta oro har, euskalgintza osoan ere. Elaborazioa ere hortxe dago, alegia, euskara batu hori esparru desberdinetan (administrazioa, komunikabideak, irakaskuntza, aisialdia…) erabiltzea tresna baliagarri izan dadin egungo gizarte batek izan ditzakeen premiei aurre egiteko. Batasun garaian Bizkaia aldean goiburua, dakigunetik ez dakigunera izan zen, hots, gure etxeko euskaratik euskara batu horretarako bidaia egitea. Orain euskara batua da lokarria etxeko euskararen eta egungo esparru formaletan darabilgun euskara batuaren artean, eta elkarrekin ari dira, etengabeko aberaste prozesu batean. Euskalkirik gabe ezin euskara baturik ondu. Euskara baturik gabe, ezin euskalkien eta euskararen bizi iraupena bermatu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.