SOSLAIA. Jose Angel Cuerda

Gasteiz eredu bilakatu zuena

Jose Angel Cuerda, 1997an, Gasteizko alkate zela, udaletxean. OLALDE.
Edurne Begiristain.
Gasteiz
2014ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Hogei urtez izan zen Gasteizko alkate Jose Angel Cuerda: 1979. urtetik 1999ra. Frankismoaren osteko Arabako hiriburuko lehen alkatea izan zen: EAJren izenean aurkeztu zen aurrena alkategai, EArekin gero eta berriro EAJrekin hurrena. Gasteizen jaio zen, 1934ko martxoaren 17an. Abokatua da lanbidez, eta Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolan irakasle ere izan da. Ordutik datorkio gizarte gaiekiko interesa eta pasioa. Bere garaian, gizarte zerbitzuetan eredugarri bilakatu zuen Arabako hiriburua, eta gaur egun etxerik gabe eta bazterketa larrian dauden pertsonen eskubideen alde buru-belarri dihardu Bizitza Berria elkartean eta abokatu lanetan. Hogei urtean alkate izan ondoren, zerikusi handia du Cuerdak Gasteizko egungo irudian. Hiriko kaleetan dauden hainbat eraikin haren legegintzaldiekin lotzen dira; batik bat, gizarte etxeak. Neurri aitzindariak hartu ziren haren agindupean: besteak beste, 1994an sexu bereko bikoteen ezkontza zibilen erregistroa zabaldu zuen Cuerdak. Alkate izan aurretik, EAJko diputatua izan zen Espainiako Kongresuan; Gasteizko alkatetza eskuratu zuenean, ordea, uko egin zion eserlekuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.